Ezustekorik ez, Gipuzkoako xare Txapelketako finalerdietan

Erabiltzailearen aurpegia Ametsa Pilota Elkartea 2020ko otsailaren 17a

Yarza-Heras infantiletan eta Lopetegi-Huitzi kadeteetan sailkatu dira finalerako.

Larunbatean jokatu ziren Irurako Ametsa Trinketean Gipuzkoako infantil eta kadete mailetako finalerdiak. Lehen partida, infantil mailako Ametsa 2.( Yarza-Heras)/ Ametsa 4( Galartza II-Aristi) izan  zen, eta Yarza-Heras bikoak,30 eta 13,   erraz irabazi zion Galartza II-Aristi bikoari. Faboritoek  joku serio eta sendoa  egin zuten,  ia hutsik egin gabe. Galtzaileek, aldiz, ez zuten heuren egunik onena izan, eta ohi baino huts gehiago egin zituzten. Hortaz, Yarza-Heras bikoak, Bernal-Lopetegi bikoaren kontra  jokatuko du infantil mailako  finala, otsailaren 29an. 

Bigarren partida, kadete mailako, Ametsa 2 (Lopetegi-Huitzi)/ Ametsa 4 (Mendizabal-Mujika)  izan zen. Hemen ere ez zen ezustekorik izan, eta bikote faboritoak,  hasera-haseratik hartu zuen aurrea, eta estuasun handiegirik gabe irabazi zuen partida. Irabazleek, biek ala biek,  oso ondo hartu zuten elkar. Galtzaileak ere ondo aritu ziren, batez ere haseran, baina Lopetegi-Huitzi bikoak aldea egin zietenean, etsi ez bazuten ere, ezinean aritu ziren. Ondorioz, Lopetegi-Huitzi bikoak, Zabalegi-Isasa I bikoaren kontra jokatuko du kadete mailako finala, otsailaren 29an.

Jardunaldi honetan,  hirugarren partida bat ere jokatu zen, ostiralean. Infantil neskak mailako Ametsa3 (Mendizabal-Isasa II)/  Ametsa2 ( Goenaga-Gorriti). Mendizabal-Isasa II  bikoak 30-11 irabazi zuen,. Bikote irabazleak  nagusitasun handia erakutsi du Txapelketa guztian. Goenaga-Gorriti biko galtzaileak,  lanean gogor jarraitu beharko  du,  otsailaren 29an  Mendizabal-Isasa II-aren kontra jokatuko duten finalean,  txapela janzteko aukerarik izan nahi badute.  

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!