Ostiralean, 17:20ean, Ametsa 2 ( Goenaga-Gorriti) / Ametsa 3( Mendizabal-Isasa II) infantil nesken arteko partida jokatuko da. Nesken mailako ligaxkako azken partida izango da, eta sailkapen nagusiari begira ez du eraginik izango, bi bikoteak, aldez aurretik, finalerako sailkatuta daudelako. Hortaz, finalaren atariko bat izango da.
Larunbat arratsaldean, 16:30ean, infantil mailako Ametsa 2(Yarza-Heras)/Ametsa 4(Galartza II-Aristi) finalerdia izango da. Partida lehiatua aurreikusten da, nahiz eta faborito Yarza-Heras bikotea izan, ligaxkako estraineko partidan erraz nagusitu zirelako. Baina partida guztiak desberdinak izaten dira, eta jokatu egin behar dira. Gainera, Galartza II-Aristi bikoak asko hobetu du bere joku maila azken partidetan.
Segidan, kadete mailako Ametsa 2(Lopetegi-Huitzi)/ Ametsa 4( Mendizabal-Mujika) finalerdia izango da. Hemen faborito nagusiak, Lopetegi-Huitzi dira, ligaxkan erraz nagusitu zelako, nahiz eta partida hartan Oier Iturbek jokatu zuen aurrelari titular gisa. Oierrek min hartuta, orain bere lekua Xuban Lopetegik hartu du. Mendizabal-Mujika bikoa, azken partida on bat jokatzetik dator. Hortaz, moralez gainezka etorriko dira trinketera, eta adi egon beharko dute Lopetegi-Huitzi faboritoek, ezustekorik izan nahi ez badute.
Onenek irabaz dezatela!