Jardunaldia, infantil mailako nesken arteko Ametsa 1(Galartza I- Fernandez)/ Ametsa 2(Goenaga-Gorriti) partidarekin hasiko da. Partida garrantzitsua oso, finalerako postua jokoan izango dutelako. Lehen itzulian Goenaga-Gorriti bikoak 30-28 irabazi zuen. Hortaz, Galartza I-Fernandez bikoa 2 tanturen aldea baino gehiagorekin irabaztera behartuta dago, finalerako txartela eskuratu nahi badu.
Bigarren partida, infantil mutilen mailako AMETSA 2 (Yarza-Heras)/ AMETSA 3 (Mendiluze-Maiza) izango da. Hau ere partida garrantzitsua bi bikoteentzat, Yarza-Heras bikoak irabazten badu, finalerdietarako txartela eskuratuko du. Galtzen badu, beste partidaren emaitzak erabakiko du postu hori. Mendiluze- Maiza bikoak, aldiz, bai ala bai irabazi behar du, finalerdietarako sailkatzeko aukerarik izan nahi badu. Irabazita ere ez dauka guztiz ziurtatuta, beste partidaren emaitzaren zain egon beharko baitu.
Hirugarren partida, infantil mutilen mailako bigarrena, AMETSA 4 (Galartza II-Aristi)/AMETSA 1 (Bernal-Lopetegi). Bernal-Lopetegi bikoak, galduta ere, finalerdietarako txartela berreskuratua du, jada. Irabaziz gero, finalerakoa lortuko luke. Galartza II-Aristi bikoak ere irabaziz gero, finalerako txartela eskuratuko luke. Eta galduz gero, finalerdietarakoa eskuratuko luke.
Laugarren partida, kadete mailako AMETSA 3 (Montero-Yeregi) /AMETSA 4 (Mendizabal-Mujika) izango da . Partida garrantzitsua bi bikoteentzat ; irabazleak finalerdietarako txartela lortuko baitu. .
Eta bosgarrena, eta azkena, kadete mailako AMETSA 5 (Zabalegi-Isasa II) / AMETSA 2 (Lopetegi-Huitzi) partida izango da. Bi bikoteak hiruna partida irabazita iritsi dira azken jardunaldira. Hortaz, irabazleak finalerako txartela lortuko du, eta galtzaileak finalerdietarakoarekin konformatu beharko du.
Ikusten duzuen moduan, jardunaldi guztiz interesgarria larunbatean, 15:30ean hasita, Irurako Ametsa trinketan jokoan daukaguna.