Naroa Goenaga eta Nahia Gorritiren xareko garaipen historikoa Ametsa trinketean

Erabiltzailearen aurpegia Ametsa Pilota Elkartea 2020ko urtarrilaren 19a

Larunbatean, urtarrilak 18, jokatu duten  xareko lehen partida ofiziala irabazi egin dute.

Nesken arteko  infantil mailako Gipuzkoako 1. xare Txapelketan izan da, eta Nora Galartza eta Irati Fernandez bikoari 30 eta 28 irabazi diete.

Emaitzak erakusten duen moduan, partida estua izan zen. Irabazleak partida osoan zehar aurretik joan baziren ere,   azken unera  arte ez zen partida erabaki, galtzaileak 29-28 hurbildu zirelako.  Emozioa izan zen azken tantura arte.  Azken tantua Goenaga-Gorritirentzat izan zen, eta euren pilotari bizitzako lehen garaipen  historikoa lortu zuten. Lau pilotariak haseran urduri samar hasi baziren ere,   partida aurrera joan ahala, lasaitu egin ziren,  eta bikain jokatuz amaitu zuten. Nahia Gorriti izan zen  partidako pilotaririk onena. Atzelariak joku sendoa erakutsi zuen partida osoan, eta  duen eskuin kolpe indartsuarekin, aurkariak mendean hartu zituen. 

Kadete mailako mutilen arteko lehen partidan,  Zabalegi-Isasa II bikoak 35-28 irabazi zion Maiza-Itoitz bikoari. Maizak, Huarteren ordez jokatu zuen, hau gaixorik egon delako astean zehar. Maiza oraindik infantila da, baina maila bikaina eman zuen, eta Itoitzekin estu eta larri hartu zituzten Zabalegi-Isasa II bikoa. Azken hamarkada arte, Maiza-Itoitz aurretik ibili ziren, baina 25-25 berdinketa lortu ostean, 10-3 partziala egin zuten Zabalegi-Isasa II.ak, eta 35-28 irabazi zuten. Garaipen honekin Zabalegi-Isasa II bikoak jokatutako bi partidak irabazi dituzte.  Huarte-Itoitz bikoak, berriz,  oraindik ez du garaipenik lortu. 

Bigarren partidan, Iturbe-Huitzi bikoak 35-17 irabazi zion Mendizabal-Mujika bikoari. Irabazleak nagusi izan ziren hasera-haseratik,  eta ez zieten aurkariei partidan sartzen utzi. 

Emaitza honekin, Iturbe-Huitzi bikoak garaipenarekin eman dio hasera Txapelketari. Mendizabal Mujika bikoak, aldiz, oraindik ez du garaipenik erdietsi.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!