MATXALEN MENDIZABAL ETA MAIDER ISASA , NESKEN XAREAREN HISTORIAN SARTU DIRA

Erabiltzailearen aurpegia Ametsa Pilota Elkartea 2020ko urt. 14a, 07:00

Nora Galartza  eta Irati Fernandez bikoari,  30 eta 14 irabazi zien , larunbatean  Ametsa Trinketean jokatu zen partida historikoa.

Egun historikoa bizi izan genuen larunbatean, urtarrilak 11, Irurako Ametsa Trinketean bildutakoek. Historian lehen aldiz, xareko nesken arteko infantil mailako partida ofizial bat jokatu zen,  2020ko xareko Gipuzkoako Txapelketa barruan.    Ametsa Pilota Elkarteko  bi bikotek izan zuten ohore hori ;  Matxalen Mendizabal eta Maider Isasak, batetik,   eta Nora Galartza eta Irati Fernandezek,  bestetik .

Partidari dagokionean, Mendizabal-Isasa  I bikoa izan zen garaile,  Galartza I-Fernandez bikoari  30-14  irabazita. Irabazleek, Mendizabalen joku bikainari esker  eta   Isasasaren  laguntza estimagarriarekin, abantail polita hartu zuten  hasera-haseratik,  eta emaitzak erakusten duen moduan erraz irabazi zuten partida.     Galartza I-Fernandez bikoa ondo aritu bazen ere,  ezin izan zuen ezer egin,   Mendizabal-Isasa I bikoak  ez ziolako inolako  aukerarik eman.

Mutilen infantil mailako partidan,  Ametsa 2ko Yarza-Heras bikoak 30-19 irabazi zion  Ametsa 4ko Galartza II-Aristi  bikoari. Galartza II-Aristi bikoak ez zuen bere maila eman, eta Yarza-Heras bikoa  sendo  aritu zen partida osoan zehar,  eta arazorik gabe lortu zuen lehen garaipena.

Kadete mailako lehen partidan, Ametsa 5eko Zabalegi-Isasa II bikoak nagusitasun osoz  irabazi zion Ametsa 4ko Mendizabal-Mujika bikoari  35-16 irabaziz. Zabalegi   sendo aritu zen sakearekin,  eta, ondorioz,  tantua amaitzen ondo asmatu  zuen. Isasa ohi bezala seguru aritu zen ,  bikote lana ondo betez. Mendizabal-Mujika  bikoa ezinean aritu zen partida osoan, eta  ezin izan zuen ezer  egin, arerioen joku ona eta eraginkorra gelditzeko.

Bigarren partidan, Ametsa 3ko Montero-Yeregi bikoak  35-21 irabazi zion  Huarte-Itoitz bikoari. Monterok bikain sakatu zuen eta min handia egin  zuen,   jokaldi horrekin  tantu asko eginez;  Yeregik oso ondo lagundu zion behar izan zuenean, eta bikote sendoa osatzen dutela erakutsi zuten. Galtzaileak, berriz,  ez ziren ondo aritu; Huartek ez zuen ia jokoan sartzeko aukerarik izan, eta Itoitzek ohi baino akats gehiago egin zituen.  Gehiago jokatzen badakite.

Igandean jokatu zen  mutilen infantil mailako jardunaldiko azken partida,  eta    Ametsa 1eko  Bernal-Lopetegi  bikoak , Ametsa 3ko  Mendizabal-Maiza bikoari  30 eta 22 irabazi zion.

 Bernal eta Mendizabalentzat  estraineko partida ofiziala zen, eta,  hori dela eta, urduri samar hasi ziren eta  huts dezente egin zituzten  haseran.  Pixkanaka-pixkanaka jokoan sartu ziren, eta amaiera txukuna eman zioten biek partidari. Lopetegik  eta Maizak, borroka  polita  izan zuten atzekoaldean,  eta partidaren hainbat unetan nor baino nor  estua  eta borrokatua izan zuten, tantu ederrak jokatuz, bertan bildu ginenon gozamenerako.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!