Une historiko berri bat Irurako Ametsa trinketean, larunbatean

Erabiltzailearen aurpegia Ametsa Pilota Elkartea 2020ko urt. 10a, 09:26

Infantil mailako neskek jokatuko dute  historian lehen aldiz,  xareko lehiaketa ofizial batean.

Larunbatean, urtarrilak 11, 15:30ean,  hasiko da Irurako Ametsa trinketean  infantil eta kadete mailako Gipuzkoako xare txapelketa. Infantil mailako nesken partida batekin emango zaio hasera Txapelketari, eta  une historikoa izango da,  historian  lehen aldiz jokatuko baitute  neskek xarezko txapelketa ofizial bat. Ametsa Pilota Elkarteko 3 taldek hartuko dute parte txapelketan, eta lehen partida hori jokatzeko ohorea,  Nora Galartza-Irati Fernandez  eta  Matxalen Mendizabal-Maider Isasa, bikoteei egokitu zaie. Hirugarren bikotea,  Nora Goenaga-Nahia Gorriti izango da. Bertan egon eta galdu ezinezko une historikoa zalantzarik gabe.  Segidan, infantil mailako mutilen partida izango da, Ametsa 4(Galartza II-Aristi)/Ametsa 2( Yarza-Heras).Eta ondoren, kadete mailako bi partida izango dira: Ametsa 1(Huarte-Itoitz)/ Ametsa 3(Montero-Yeregi) eta Ametsa  4(Mendizabal-Mujika)/ Ametsa 5(Zabalegi-Isasa ).

Igandean,  17:00etan, jokatuko da infantil mailako falta den partida, Ametsa 1(Bernal-Lopetegi)/Ametsa 3(Mendiluze-Maiza) bikoteen artekoa. Beraz, larunbat arratsalderako hitzordua Ametsa Trinketean daukazue,  15:30ean. Etorri eta izan une historiko honen lekuko!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!