Heras-Lopetegi eta Montero-Huitzi bikoak, Iparraldeko Ligako xare finaletan

Erabiltzailearen aurpegia Ametsa Pilota Elkartea 2019ko abenduaren 19a

Larunbatean, abenduak 21, Senpereko Gantxiki trinketean

Montero- Huitzi bikoa, Aviron Bayonnais 01 taldekoen aurka ariko da, 13:00etan. Eta segidan, 14:00etan, Heras- Lopetegi bikoak Urruñarrak 01 taldearen aurka jokatuko du.

Bi bikoteak ondo heldu dira final hauetara; Gonzalo-Gorka bikoak, ondo bidean, aurrera atera behar du euren partida, baionarrak baino gehiago direla erakutsi dutelako txapelketan zehar, baina finaletan beste aldagai batzuk ere jokatzen dute, eta hauek kudeatzen ere jakin behar da. Ea ondo kudeatzeko gai diren!

Aimar-Xuban bikoak partida estuagoa izango duela dirudi, urruñar bikoak maila ona duelako. Partida parekatua eta estua aurreikusten da, baina ligaxkan irurarrek irabazi zietela kontuan hartuta, berriro ere irabaz diezaieke. Ea horrela den!

Eta amaitzeko, 1 mailako finalean, Joxi Lopetegi herritarrak jokatuko du Mikel Funosasekin, Hazparneko Noizbait 01 taldearekin, Hardoytarrak 01 taldeko Driolet- Sistiageren kontra, 18:00etan.

Zorte on irurar denei, eta ea txapelak Irurara etortzen diren!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!