Heras-Lopetegi bikoa kimuen mailako xareko finalera

Erabiltzailearen aurpegia Ametsa Pilota Elkartea 2019ko abenduaren 15a

  40-32 irabazi zien Maiza-Aristi,  herriko  beste bikoari

Herritaren arteko iparraldeko kimuen mailako xare partida ederra ikusi genuen larunbat arratsaldean Irurako Ametsa trinketean. Aimar Heras eta Xuban Lopetegi aritu ziren, alde batetik, , eta Oier Maiza eta Aitor Aristi, bestetik.  Partida   parekatua eta orekatua  izan zen  azken hamarkada arte. 28-26 izan ziren aurretik Oier eta Aitor, baina azken txanpara indartsuago iritsi ziren Aimar eta Xuban, eta 4-14ko partziala eginda,  finalerako txartela lortu zuten 40-32 irabaziz.  Datorren larunbatean Senpereko Gantxiki trinketean jokatuko dute finala, Urruñarrak 1 taldearen aurka.
Larunbat eguerdian, Gonzalo Montero-Gorka Huitzi bikoak ere Gaztetxo mailako kontsolazio finalerako txartela eskuratu zuten,  Noizbait 1eko  taldeari 40-12 aise irabazita.  Hauek ere  finalean izango dira Senperen larunbatean, Aviron Bayonnais 1 taldearen aurka.  
Eta igandean, Senperen,   Gaztetxo mailako finalerdian,  Matxalen Mendizabal-Iker Isasi bikoak ez du  aukerarik izan Urruñarrak 1 taldearen aurka, eta 40-11 galdu du. Ondorioz, ez dira  finalean izango. Baina, hala ere, txapelketa bikaina eginda, pozik dira Ametsako pilotari gazteak. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!