Iparraldeko Xareko Ligako finalerdiak, larunbatean, Iruran.

Erabiltzailearen aurpegia Ametsa Pilota Elkartea 2019ko abenduaren 12a

1. mailako bi finalerdi   eta kimuen mailako  bat  jokatuko dira, Ametsa trinketean. 

Iruran, xareak mende bat bete duela eta, Munduko xarelaririk onenak ikusteko aukera izango da , larunbatean, abenduak 14, 15:00etatik aurrera, Ametsa trinketean.
Ipa
rraldeko xare ligako 1. mailako bi finalerdi,  kimuen mailako finalerdi bat  eta Gaztetxo mailako kontsolazio txapelketako laugarren finalerdi bat bertan jokatuko dira. 
1. mailako lehen finalerdia,  16:00etan,  Hardoytarrak 1(Driolet-Sistiage)/ Goizeko Izarra( Harispe-Karrikaburu) izango da. Eta bigarrena, Noizbait 1(Lopetegi-Funosas)/ Hardoytarrak 2( De Paredes-Etxebeste) izango da. Bigarren honetan, Joxi Lopetegi herritarra ikusteko eta animatzeko aukera paregabea izango dugu. 
Horien aurretik, 15:00etan,  Irurako Ametsa Pilota Elkarteko  bi bikote herritar, Aimar Heras-Xuban Lopetegi batetik, eta  Oier Maiza-Aitor Aristi bestetik,   Kimuen mailako finalerdia jokatzen ikusteko aukera ederra izango dugu. Hemen animoak eta txaloak banatuta egongo dira ikusleen artean,  baina  irabazten duenak irabazten duela, bi bikoteek txapelketa bikaina egin dute, bietako batek bakarrik finala jokatzeko aukera izango badu ere.  Hau,  abenduaren 21ean,  Senperen jokatuko da.  Honez gain, Iruran jokatuko ez badute ere, Gaztetxo mailan, Matxalen Mendizabal-Iker Isasa bikoak ere euren mailako finalerdi bat jokatuko du, Urruñarrak 01 taldearen kontra. Partida,  Senpereko Gantxiki trinketean, igandean, abenduak 15, 13:00ean, jokatuko da. Partida zaila badute ere, ilusioz gainezka doa  bikote irurarra,  eta  Ametsa Pilota Elkarteko  bigarren finalista izan daiteke. Zergatik ez!!! 
. Eta amaitzeko, hirugarren bikote bat ere izan dezakegu final batean,    Gonzalo Montero-Gorka Huitzi bikotea,hain zuzen ere,  eta  gaztetxo mailako Kontsolazio txapelketako finalerdia jokatuko du,  larunbatean, 13:00ean, Ametsa trinketean.  Irabazten badute hauek ere, kontsolazio mailako finalean izango dira. Zorte on denei eta  onenek irabaz dezatela!!! 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!