Mendizabal-Isasa bikoa finalerdietara

Erabiltzailearen aurpegia Ametsa Pilota Elkartea 2019ko abenduaren 10a

Zabalegi- Itoitz eta Iturbe-Mujika,  berriz,  kanporatuak izan dira.

Matxalen Mendizabal eta Iker Isasak finalerdietarako txartela lortu dute, final-laurdenetako partida Amikuze 01
taldeari 40-34 irabazita. Partida ez zen erabaki azken hamarkada arte. Parekatua izan zen ordura arte 30-30, baina azken hamar tantuetan irurarrak fin ibili ziren eta partida irabaztea lortu zuten.
Finalerdia, igandean, abenduak 15, 13:00ean,  Urruñarrak 01  taldearen aurka jokatuko dute, Senpereko Gantxegi trinketean. 

Julen Zabalegi-Aitor Itoitz bikoak, txapelketa osoko partidarik txarrena jokatu zuen, eta 34-40 galdu zuen Angeluko Hardoytarrak 01 taldearen kontra. Ez Aitorrek ez Julenek ez zuten beren  mailarik eman. Hala ere, partida irabazteko aukerak izan zituzten, baina irurarrek partida osoan zehar egindako huts egiteek erabaki zuten partida, azkenean. 
Oier Iturbe-Markel Mujika bikoak, 40-19 galdu zuen Hazparnen,   Noizbait 01 taldearen kontra.  Hasera parekatua izan bazen ere, partida erditik aurrera hazpandarrak gehiago izan ziren eta erraz nagusitu ziren. 

Ondorioz, bi talde hauek txapelketatik kanporatuak geratu dira.
Kontsolazio mailan ari den Gonzalo Montero-Gorka Huitzi taldeak,  40-10, erraz,  irabazi zuen Iruran jokatutako partida, finalerdietarako sailkatuz. Hau, larunbatean, abenduak 14, 13:00ean Irurako Ametsa trinketean jokatuko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!