Final laurdenak jokatuko dira Iruran eta Hazparnen asteburu honetan

Erabiltzailearen aurpegia Ametsa Pilota Elkartea 2019ko abe. 5a, 08:28

Iparraldeko xare Ligan urrats berri bat eman nahi dute irurarrek  eta final erdietarako sailkatu.

Larunbatean,  abenduak 7,  10:00etan, Ametsa 02 taldeko Julen Zabalegi-Aitor Itoitz bikoak,  Angeluko Hardoytarrak 01 taldearen kontra jokatuko du Irurako Ametsa trinketean. 
Igandean, abenduak 8, 17:00etan, Ametsa 04 taldeko Matxalen Mendizabal-Iker Isasa bikoak,  Donapaleuko Amikuze 01 taldekoen aurka jokatuko du  Iruran,  eta Ametsa 03taldeko Oier Iturbe-Markel Mujika bikoak,  Hazparnera joan beharko du  igandean,  17:00etan, Noizbait 01 taldearen aurka jokatzera.

Horrez gain,  kanporatua geratu den Ametsa 01 taldeak, Gonzalo Montero-Gorka Huitzik, kontsolazio txapelketa jokatzeko aukera izango du,   eta Amikuze 02 taldearen kontra jokatuko du, igandean, abenduak 8, 18:00etan,  Iruran. 

Halaber,  igandean, abenduak 8,  10:30ean, Iparraldeko  Ligako 1. Mailako norgehiagoka  bat ere jokatuko da Irurako Ametsa trinketean.

Hazparneko Noizbait 01 taldeak, Joxi Lopetegi- Mikel Funosas bikoak,  Donapauleko Amikuze 01 taldearen aurka jokatuko duten final laurdenetakoa,   hain zuzen ere.

 
Zorte on denei!!!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!