Emaitza bikainak final laurdenetan eta final zortzirenetan

 Hurrengo faserako  sailkatu dira Ametsako talde guztiak,  derbiko galtzaileak  izan ezik.

Kimu mailako Ametsako bi taldeak final erdietarako sailkatu dira  igandean jokatutako  euren  partidak  erraz irabazita. Lehen partidan,  Ametsa  02 taldeko Aimar Heras- Xuban Lopetegi bikoak  40- 9 irabazi zien Endaiarrak 01  taldekoei. Emaitzak agerian uzten du zailtasun handiegirik gabe  irabazi zutela euren partida irurarrek. Bigarrenean, Ametsa 01 taldeko Oier Maiza- Aitor Aristi –Ekhi  Yarza taldeak 40-20 irabazi zien Noizbait 01 taldekoei.  Partidaren  lehen erdia,  Oier Maiza-Aitor Aristi bikoak jokatu zuen, eta bigarren  erdia  Ekhi Yarza-Oier Maiza bikoak jokatu zuen. Lehen  eta bigarren erdiak  erraz irabazi zituzten  irurar gazteek. Hurrengo kanporaketa, final erdia, alegia,  elkarren kontra jokatuko dute irurako bi bikoteek, bietako bat finalean izatea ziurtatuz. 

Gaztetxo mailako partidak jokatu ziren segidan, eta  Ametsa 02 taldeko Julen Zabalegi-Aitor Itoitz bikoak ez zuen  arazorik izan St Pee 02ko taldeari  40-12 irabaziz, aldez aurretik aurre ikusi bezala. 

Bigarren partidan, Ametsa 03 taldeko Oier Iturbe-Markel Irizar bikoak zailtasun handiagoak izan zituen  Aviron Bayonnais 02 taldekoak menpean hartzeko. Hasera parekatua izan  zen eta Baionarrak aurretik ere jarri ziren, baina azken zati on bat jokatu ondoren, 40-29 irabazi zuten Oierrek eta Markelek. 

Hirugarren partida, Ametsa 04-Ametsa 01 derbia, ikusgarria izan zen.   Matxalen Mendizabal- Iker Isasa bikoak 40-39 irabazi zien Gonzalo Montero-Gorka Huitzi bikoari.  Haseran, Ametsa 4ko  Matxalen -Iker   bikoak aurrea hartu zuen,  eta  18-10  aurreratu zen. Gero, Ametsa 01eko Gonzalo-Gorka bikoak 15-0  partziala egin  eta 18-25  aurrea hartzea lortu zuen. Eta partida erabakita zegoela zirudienean,  Matxalen-Iker bikoak erreakzio bikaina  izan zuen eta pixkanaka  euren jokoa sendotuta, 39na berdindu  eta  azken tantua eginda, partida irabazi zuen.
Hurrengo kanporaketak final laurdenak izango dituzte datorren asteburuan. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!