Xareko final laurdenak eta final zortzirenak igandean, Iruran

Erabiltzailearen aurpegia Ametsa Pilota Elkartea 2019ko azaroaren 29a

Xareko  final laurdenak eta final zortzirenak   igandean, Iruran
Xareko  final laurdenak eta final zortzirenak   igandean, Iruran
Xareko  final laurdenak eta final zortzirenak   igandean, Iruran

Kimu mailako  eta gaztetxo mailako kanporaketak jokatuko dira Ametsa trinketean

Igande honetan, abenduak 1,  Iparraldeko Ligako  xareko kimu mailako final laurdenak  eta gaztetxo mailako final zortzirenak jokatuko dira Irurako Ametsa trinketean, goizeko 9:30ean hasita.

Kimu mailako lehen final laurdenean,  Ametsa 02 taldea ( Aimar-Xuban-Eñaut)  Endaiarrak 01 taldearen aurka arituko  da. Eta bigarrenean, Ametsa 01 (Oier-Aitor-Ekhi) Noizbait 01 taldearen aurka arituko da.

Irurako bi taldeak dira faborito,  eta hala suertatzen bada, eta  hala izan bedi,  finalerdietan elkarren aurka aritu  beharko dute finalerako postu bat eskuratzeko.

Segidan, gaztetxo mailako final zortzirenak  jokatuko dira, eta lehen partidan, Ametsa 02ko Julen-Aitor bikoa, St. Pee 02ko taldearen aurka arituko da. Irurarrek ez lukete arazo handiegirik izan behar  partida irabazteko, hauek  lehen faseko sailkapenean bigarren gelditu direlako  eta aurkariak 16 garrenak.

Bigarren partidan, Ametsa 03ko Oier-Markel bikoa  Aviron Bayonnais 02ko taldearen aurka arituko da. Hauek ere partida irabazteko aukera handiak dituzte, aurreko fasean elkarren aurka jokatu eta gureek 20-9 irabazi zietelako.

Hirugarren partida, berriz, irurarren arteko derbia izango da;   Ametsa 04ko Matxalen-Iker bikoa  Ametsa 01eko Gonzalo-Gorka bikoaren aurka arituko da. 

Partida  estua eta  lehiatua aurre ikusten da, eta  Gonzaloren jokoak erabaki  dezake emaitzaren nondik norakoa. Pilotari indartsua da eta asmatzen badu, min handia egin dezake,  Gorka bere  taldekidea oso  segurua delako, gainera,  baina ez badu asmatzen,  Matxalen-Iker bikoak  euren aukera izan dezake, biak ala biak oso pilotariak direlako, eta opari gutxi egiten dutelako.

Hortaz,  igande polit eta interesgarri bat igaro nahi izanez gero, badakizue  Irurako Ametsa trinketeak eskaintzen dizuela  aukera hori. Animo!!!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!