Kimuak, bikain Hazparnen eta Angelun!

Erabiltzailearen aurpegia Ametsa Pilota Elkartea 2019ko azaroaren 25a

Ametsa 02ko pilotariek  hirutik hiru partida irabazi zituzten,   Hazparnen ,  eta Ametsa 1ekoek    hirutik bi, Angelun.

Ametsa 02ko,  Aimar Heras-Xuban Lopetegi bikoak  izugarrrizko maila erakutsi zuen  Hazparnen, eta jokatutako   hiru partidak irabazi zituen;   Urruñarrak 03 taldeari (20-5); Urruñarrak 01  taldeari (20-15)  eta Noizbait taldeari (20-9).

Ondorioz, A multzoko lehen postuan  sailkatu dira eta final laurdenak B  multzoan  laugarren sailkatutako Hendaiarrak taldearen  aurka jokatuko dute. 

Ametsa 1eko Oier Maiza-Aitor Aristi eta Ekhi Yarza taldeak ere  oso maila ona eman zuen Angelun,  bi  partida irabaziz  eta bat galduz.
Oier-Aitor bikoak   25-10 irabazi zion Endaiarrak 01 taldeari;  Hardoytarrak 01 taldeari 20-11  irabazi zion  Ekhi-Aitor bikoak eta Urruñarrak 02 taldearekin 21-25 galdu zuen Ekhi-Oier bikoak.  Angeluko partidak 25 tantutara jokatu ziren, araudiko gaizki ulertu baten ondorioz, baina honek ez du  eraginik izango sailkapenean.

Emaitza horiekin,  B multzoko 2. postuan  sailkatu dira,  eta final laurdenak A multzoan  3. sailkatutako  Noizbait 01 taldearen aurka jokatuko dute.

Aipatu final laurdenak,  Irurako Ametsa trinketean jokatuko dituzte Ametsako pilotariek. Eguna.  oraindik ziurtatu gabe badago ere, seguruenik, abenduaren 1ean, igandea, jokatuko dira. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!