Kimuak ere Iparraldera bidean!

Erabiltzailearen aurpegia Ametsa Pilota Elkartea 2019ko azaroaren 22a

Hazparneko eta Angeluko  trinketetan  ariko dira Irurako xarelari gazteak. 

Igandean, azaroak 24, emango zaio hasera kimu mailako  Iparraldeko  xare Ligari, eta  maila horretako Irurako xarelariek,  Hazparnera eta Angelura joan beharko dute euren partidak jokatzera.
Ametsa 01(Oier Maiza-Aitor Aristi-Ekhi Yarza) taldeak Angeluko trinketan jokatuko ditu  euren multzoko  3 partidak, 9:30ean hasita.  Ametsa 02( Aimar Heras- Xuban Lopetegi-Eñaut Galartza) taldeak,  berriz, Hazparnera bidaiatu beharko du, jokatu beharreko euren multzoko  3 partidak jokatzera, 9:30ean  hasita, hauek ere. 
Lehen fase hau hasi eta buka igandean bertan  egingo da, eta multzo bakoitzeko sailkapenaren arabera,  hurrengo asteburuan jokatuko diren  final-laurdenetako partidak osatuko dira. 
Zorte on irurar gazteei!!!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!