Hasiera gazi-gozoa Ametsako pilotarientzat

Erabiltzailearen aurpegia Ametsa Pilota Elkartea 2019ko azaroaren 18a

Iruran,  bikain aritu ziren;  Urruñan,  ez hain ondo.

Atzo eman zioten hasera  Ametsako xarelariek   Iparraldeko gaztetxo mailako xare txapelketari, Irura eta Urruñako trinkeetan.

Irurako trinketera bertaratu zirenek  gustura egon ziren,  herriko  bi taldeek  emandako maila bikainarekin.  Ametsa 02k(Julen Zabaleta-Aitor Itoitz)  aise eta erraz irabazi zituen jokatutako 4 partidak. Lehen partidan  herriko  Ametsa 4ko Matxalen Mendizabal-Iker Isasa bikotearen kontra aritu ziren, eta  Julenek eta Aitorrek 20 eta 12 irabazi zuten , nahiz eta emaitzak dioena baino partida lehiatu eta gogorragoa izan.   Ondoren,  Noizbait 01(20-3) Amikuze 01( 20-10) eta Senpere 01 ( 20-3) mendean hartu zituzten,   hurrenez hurren.   Ametsa 4k (Matxalen Mendizabal-Iker Isasa),  berriz,  Ametsa 2ren aurka galdutako lehen partida baino ez zuen galdu.  Eta jokatutako beste  3 partidak,   Noizbait 01( 20-2)  Amikuze 01( 20-7) eta Senpere 01( 20-4)  aise eta erraz irabazi zituen. Ondorioz, Ametsa 02  Irurako  multzoko lehen sailkatu da, eta Ametsa 4 multzoko 2garrena.

Urruñako trinketean,  aldiz,  ez zen hain emaitza onik izan. Horrela,  Ametsa 03k(Oier Iturbe-Markel Mujika) , Aviron Bayonnais 02(20-11) eta  Ametsa 01 (20-7) derbiko     partidak irabazi zituen, eta Urruñarrak 01(5-20) eta Noizbait 03(9-20)ren kontrako partidak galdu egin zituen.  

Ametsa 01ek(Gonzalo Montero-Gorka Huitzi) , berriz,   Ametsa 03( 7-20), Urruñarrak 01(3-20)  eta Aviron Bayonnais 02 (12-20)ren kontra  galdu egin zituen, eta partida bakarra irabazi zuen  Noizbait 03ren kontra ( 20-9).  Ondorioz,  Ametsa 03, Urruñako multzoko 2 postuan sailkatu da, eta Ametsa 0,  4garrenean.  

Orain,  Oragarreko  multzoko emaitzak jakin eta sailkapen osoa egindakoan,  gure taldeek,  hurrengo fasean -azaroaren 30- abenduak 1-   izango dituzten aurkariak  jakingo dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!