IPARRALDEKO XAREKO LIGA ABIAN!

Erabiltzailearen aurpegia Ametsa Pilota Elkartea 2019ko aza. 15a, 15:02

Iruran eta Urruñan izango dituzte partidak Irurako pilotari gazteek igande honetan.

 Gaztetxo mailako  Irurako xarelariek Iparraldeko xareko  ligari emango diote hasera igande honetan. Herriko  lau bikotek  hartuko dute parte aipatu ligan: Ametsa 01 ( Gonzalo Montero-Gorka Huitzi); Ametsa 02( Julen Zabalegi-Aitor Itoitz);  Ametsa 03 ( Oier Iturbe-Markel Mujika);  Ametsa 4 (Matxalen Mendizabal-Iker Isasa).

Izen-ematea ikusita, antolatzaileek (Iparraldeko Pilota Batzodea) 5 taldeko 3 multzotan banatu dituzte  taldeak.   Lehen fasea  jokatzeko,  3 egoitza desberdinetan (Urruña, Oragarre eta Irura) banatu dituzte taldeak eta igande honetan egoitza horietan hasi eta bukatuko da lehen fasea.  Multzo bakoitzeko sailkapenaren  arabera jokatuko da hurrengo fasea.

Gure `pilotarien igande honetakoari dagokionez,  Ametsa 01ek eta Ametsa 03k Urruñara joan beharko dute jokatzera, eta Ametsa 02k eta Ametsa 04k etxean, Iruran, jokatuko dute.

Urruñan, Urruñarrak 01, Aviron Bayonnais 02 eta Noizbait 03 taldeei egin beharko diete aurre  gure bi taldek.  Iruran, berriz,  Noizbait 01, Amikuze 02 eta St Pee 01 taldeak izango dituzte arerio  beste bi taldeek.

Irurako jaialdia    igandean, arazoak 17, 9:30ean hasiko da, eta goiz bete-betea izango dugunez, aukera ederra  izango da   Ametsa trinketera hurbildu eta xare partida erakargarri eta interesgarriak ikusteko.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!