Gaztetxo mailako Irurako xarelariek Iparraldeko xareko ligari emango diote hasera igande honetan. Herriko lau bikotek hartuko dute parte aipatu ligan: Ametsa 01 ( Gonzalo Montero-Gorka Huitzi); Ametsa 02( Julen Zabalegi-Aitor Itoitz); Ametsa 03 ( Oier Iturbe-Markel Mujika); Ametsa 4 (Matxalen Mendizabal-Iker Isasa).
Izen-ematea ikusita, antolatzaileek (Iparraldeko Pilota Batzodea) 5 taldeko 3 multzotan banatu dituzte taldeak. Lehen fasea jokatzeko, 3 egoitza desberdinetan (Urruña, Oragarre eta Irura) banatu dituzte taldeak eta igande honetan egoitza horietan hasi eta bukatuko da lehen fasea. Multzo bakoitzeko sailkapenaren arabera jokatuko da hurrengo fasea.
Gure `pilotarien igande honetakoari dagokionez, Ametsa 01ek eta Ametsa 03k Urruñara joan beharko dute jokatzera, eta Ametsa 02k eta Ametsa 04k etxean, Iruran, jokatuko dute.
Urruñan, Urruñarrak 01, Aviron Bayonnais 02 eta Noizbait 03 taldeei egin beharko diete aurre gure bi taldek. Iruran, berriz, Noizbait 01, Amikuze 02 eta St Pee 01 taldeak izango dituzte arerio beste bi taldeek.
Irurako jaialdia igandean, arazoak 17, 9:30ean hasiko da, eta goiz bete-betea izango dugunez, aukera ederra izango da Ametsa trinketera hurbildu eta xare partida erakargarri eta interesgarriak ikusteko.