Trinketeko kristalak, "krak"

Erabiltzailearen aurpegia Ametsa Pilota Elkartea 2019ko irailaren 16a

Trinketeko kristalak, "krak"
Trinketeko kristalak, "krak"

 2. partida ez zen jokatu

Larunbatean, irailak 14, I. San Migel xare irekiaren  2. jardunaldia ez zen ehuneko ehunean jokatu.  Lehen partida amaitu eta gero, 2. partida hasi aitzin, pilotariak berotzen ari zirela, pilotakada bortitz batek,  erreboteko kristalaren zati bat hautsi egin zuen, eta, ondorioz,  2. partida bertan behera gelditu zen.

Lehen partidan,  Driolet-Etxeverrik 40-34 irabazi zieten Bortheiru II-Funosasi. Partida orekatua izan zen,  batzuek zein besteek alde txikiak izanez. Partidaren azken hamarkadan, galtzaile izan ziren  Bortheiru II-Funosas,  31-34 irabazten jarri ziren,   baina  9-0 azken partziala eginez,  Driolet-Etxeverri bikoak, partida irabazi zuen.

 

I. San Migel Xare Irekiak, gaur gaurkoz,  izango duen bilakaeraz ezin da ezer aurreratu. Zaila izango da  Xare Irekia iragarritako egunetan aurrera eramatea,  baina ahaleginak eta bi egingo dituzte , bai antolatzaileek  bai Udalak. Ea lehenbailehen hautsitako kristala konpondu eta Xare Irekiarekin jarraitzeko  aukera dagoen. 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!