Larunbatean, irailak 14, 17:00etan, jokatuko da Irurako Ametsa trinketean, I. San Migel xare irekiaren 2. Jardunaldia.
Lehen partidan, Driolet-Etxeverri bikoak, Bortheiru II(Apeztegiaren ordez)-Funosas bikoaren aurka jokatuko du. Bigarren partidan, Larronde-Moncada bikoak De Paredes-Bortheiru I bikoaren aurka jokatuko du. Bortheiru I-aren bikote laguna Joxi Lopetegi zen izatekoa, baina ukondoko lesio batengatik ezin izango du torneoa jokatu. Lehen jardunaldian atseden hartuta, osatzea espero genuen, baina ez da horrela izan. Bere ordez, lehen jardunaldian bikain aritu zen De Paredes pilotari lapurtarrak jokatuko du. Ea lehenbailehen osatu eta berriro kantxetan ikusteko aukera dugun!