Giro ederra Xare Irekiaren estreinakoan

Erabiltzailearen aurpegia Ametsa Pilota Elkartea 2019ko irailaren 10a

Apeztegia-Funosas eta De Paredes-Bortheiru bikoak lehen irabazleak. 

Irailaren  6an eman zitzaion hasera Irurako Ametsa trinketean I. San Migel xare irekia/Irurako Udala Sari Nagusiari.

Lehen partidan, Apeztegia-Funosas bikoak 40 -37 irabazi zioten  Larronde-Moncada bikoari. Partida ikusgarria izan zen. Izugarrizko erritmoan eta pilotari abiadura ikaragarria emanez jokatu zen partida. Tantu ikusgarriak jokatu zituzten,   ikusleen gozamenerako. Partidaren azken hamarkada arte (30-29) ez zuten aurrea hartu  Apeztegia-Funosasek, eta hortik amaiera arte, ez zuten burua galdu irabazleek,  Larronde-Moncada bikoa 39-38  urreratu bazen ere.  Azken tantu ikusgarria jokatu zuten lau pilotariek, baina azkenean ez zen berdinketarik izan eta Apeztegia-Funosas bikoak  irabazi zuen. Mikel Funosasen eskarmentuak erabaki zuen partida.

Bigarren partidan, De Paredes -Joxi Lopetegiren ordezkoa-  Bortheiru bikoak  40-29 irabazi zioten  Driolet-Etxeverri  bikoari. Lau pilotariek Ametsa trinketean jokatzen zuten lehen aldia zuten, eta honek baldintzatu zuen partidaren azken emaitza; De Paredes-Bortheiru bikoa hobeto egokitu zen Ametsa trinketearen berezitasunetara.  Galtzaileak, pilotari handiak direnez,  ligaxka amaitzeko egokituko dira trinketearen berezitasunetara,  eta  eurekin kontatu beharko da aurrerantzean. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!