Xarea, xare eskola eta Irura irabazle

Erabiltzailearen aurpegia Ametsa Pilota Elkartea 2019ko eka. 22a, 08:45

Giro ederrean jokatu ziren 18/19 xare eskolako finalak Ametsa trinketean

Ametsa trinketea mukuru beteta eta oso giro ederrean ospatu ziren, ostiral arratsaldean, 18/19 xare eskolako finalak Iruran. Lehen mailakoarekin eman zitzaion hasera,  eta Oier Yarza eta Inhar Bordagarai izan zirenirabazle, Peru Martinez eta Kamile Mendizabali bi joko estu eta lehiatu (10-8/10-9) irabazita. Bigarren mailako partida, Itoitz Larrarte-Goar Melon bikoteak (10-1/10-9) irabazi zieten Euken Tejeria-Julen Satrustegi bikoteari. Lehen jokorik ez zen izan (10-1), irabazleak oso erne atera zirelako eta galtzaileak lo. Bigarren joko estuagoa izan zen (10-9), eta ia-ia hirugarren jokoa behartu zuten galtzaileek, baina ezin izan zuten, puntu batengatik jokoa galduz. Hirugarren mailan, Arkaitz Mendiluze-Maider Isasa izan ziren garaile, Eneko Etxeberria-Adur Muruari bi jokoak(10-9/10-3) irabazita. Lehen jokoa gogorra izan zen eta azken tantoan erabaki zen Arkaitz eta Maiderren alde. Bigarrenean errazago aritu ziren irabazleak, galtzaileek ez zutelako beren maila eman. Laugarren mailan, Aimar Heras-Urko Arsuaga bikoteak (12-8/12-8) irabazi zieten Naroa Goenaga-Xuban Lopetegiri. Bi jokoak lehiatu eta gogorrak izan ziren, baina  Aimar-Urko  bikoa sendoagoa ibili zen tantoa amaitzerakoan. Horrez gain, Naroa-Xuban baino gutxiago galdu ere egin zuten, eta partida irabaztea lortu zuten Aimarrek eta Urkok. Bostgarren mailan, maila nagusian, Matxalen Mendizabal-Aitor Itoitz bikotea (15-8/15-10)  Julen Zabalegi-Markel Mujika, bikotea baino gehiago izan zen. Oso sendo eta seguru aritu ziren irabazleak, eta galtzaileek ez zuten zorte gehiegirik izan tantoak amaitzerakoan, eta horrez gain, ohi baino pilota on gehiago galdu zuten.

Segidan, sari banaketa izan zen, eta Ametsa Pilota Elkarteko eta udaleko ordezkariek parte hartu zuten sarieta opari banaketan. Amaitzeko,  18/19 xare eskolan parte hartu duten neska-mutilen familia argazkiarekin eman genion amaieraaurtengo ekitaldiari.  

Zorionak guztioi!!!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!