Xare Eskolako finalak Iruran

Erabiltzailearen aurpegia Ametsa Pilota Elkartea 2019ko ekainaren 17a

Ekainaren 21ean, 17:30ean, Irurako Ametsa Trinketean jokatuko dira.

Ametsa Pilota Elkarteak antolatuta, xare eskolako txapelketetako finalekin  emango  zaio amaiera, ostiralean,  18/19 Xare Eskola kanpainari.

61 neska-mutil aritu dira ikasturte osoan, 5 maila desberdinetan banatuta, eta mailaz mailako irakasleak, mailaren arabera, bikoteak osatuta, maiatzean eta ekainean ligaxkak eta finalerdiak jokatu dira. Final guztiak ia erabakita badaude ere, oraindik bat ez dago erabakita, eta asteazkenean jokatuko da azken finalerdia, Haritz-Irati vs. Eneko-Adur bikoteen artean. Honekin erabakita geratuko dira final guztiak. Hauek, ekainaren 21ean, ostirala,  17:30ean hasita jokatuko dira Irurako Ametsa trinketean.  

1. Maila:  Oier-Inhar/ Peru-Kamile
2. Maila:  Euken-Kepa/ Itoitz-Goar  
3. Maila:  Arkaitz- Maider / Haritz-Irati vs. Eneko-Adur
4. Maila:  Urko-Aimar/ Naroa-Xuban
5. Maila:  Julen-Markel/ Matxalen-Aitor

Honekin emango diogu amaiera 18/19  xare eskolako kanpainari. Hurrengoa aurtengoa bezain ona edo hobea izango den itxaropenarekin. Eskerrik asko guztioi!!!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!