Ekhi Yarza –Aimar Heras irurarrak irabazle Urruñako xare topeketa-lehiaketan

Eñaut Galartza – Xuban Lopetegi   herritarrei  irabazi zieten finala

Igandean, ekainak 2, Urruñako trinketean,  Iparraldeko 18/19  xare kanpainari amaiera emateko,  xareko topaketa-lehiaketak ospatu ziren, gazte eta kimu mailetan

 

Dakizuen bezala, Irurako Ametsa Pilota Elkarteko xareko pilotariek, batez ere,  Iparraldeko xareko ligan parte hartzen dute. Guretzat  iparraldea da jokaleku ia   bakarra, Hegoaldean,  Iruran izan ezik,  ez delako beste ia inon xarean jokatzen.  Hori dela eta, gure txapelketa eta topaketa nagusiak iparraldean  izaten dira.  Oraingoan,  18/19 kanpainari amaiera emateko, Urruñarrak Elkartekoek  egun osoko topaketa-lehiaketa antolatu zuten  Urruñan.

Topaketa-lehiaketa bi mailatan izan  zen: gazte  eta kimu mailetan.   Honetan, Ekhi Yarza-Aimar Heras eta  Eñaut Galartza-Xuban Lopetegi aritu ziren Ametsa Pilota Elkartearen ordezkari. Bi bikoteak, bikain aritu ziren,  eta partida  bat bera ere galdu gabe finalera iritsi ziren. Finala orekatua izan zen,  baina  Ekhi-Aimar bikoa sendoago aritu zen eta partida estu eta lehiatu bat jokatu ostean, garaile atera zen,   Eñaut -Xuban bikoari 15-11 irabaziz.

 

Gazte mailakoan, Matxalen Mendizabal-Oier Iturbe, Julen Zabalegi-Gonzalo Montero eta Lander Huarte- Antton Camborde(Donapaleu) bikoteak aritu ziren Ametsa ordezkatuz. Sailkapen partidetan, denetik izan zen, eta  Matxalen-Oier  eta Julen-Gonzalo bikoak final-laurdenetarako sailkatu ziren.   Elkarren kontra jokatu behar izan zuten final-laurdena, eta Matxalen-Oier bikoak egin zuen aurrera,  baina hauek ere  finalerdia galdu egin zuten,  azkenean lehiaketaren  irabazle atera ziren Imanol Etxeberri-Mikel  Francesena,   Urruñarrak taldeko bikotearen aurka.  

Aurtegoa amaituta,  datorren denboraldiko  kanpainari  begira jarri gara guztiok,  aurtengoa berdindu edo hobetzeko asmoz.

Zorionak guztioi!!!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!