Iturbe-Itoitz Gipuzkoako xareko txapeldunak

Erabiltzailearen aurpegia Ametsa Pilota Elkartea 2019ko apirilaren 29a

Beotibar 2 taldeko Oier Iturbe eta Aitor Itoitz izan dira Gipuzkoako gazte mailako xare txapelketako txapeldunak.

Ametsa 3 taldeko Matxalen Mendizabal eta Gorka Huitziri 35 eta 29 irabazi diete finalean. Faboritoak Oier eta Aitor ziren, baina, hasieran, Ametsa 3ko bikotea sendo eta indartsu hasi da, eta 10-3 aurreratu da. Beotibar 2ko bikotea,  poliki-poliki, beren maila  ematen hasi da eta partidaren erdialdera berdintzea  lortu du eta 4-5 tantotako aldea hartu du. Hortik amaiera arte,  aldeari eutsi diote irabazleek,  galtzaileek inoiz amore eman ez duten arren. Amaieran, Gipuzkoako Federazioko ordezkariak eta Ametsa Pilota Elkarteko ordezkariek sariak banatu zituzten. 
 
 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!