GIPUZKOAKO XAREKO FINALA , IGANDEAN, IRURAN

Erabiltzailearen aurpegia Ametsa Pilota Elkartea 2019ko apirilaren 23a

Igandean, apirilak 28,   jokatuko da  Ametsa trinketean,  2019ko Gipuzkoako  Gazte mailako  xareko finala.

Gipuzkoako Euskal  Pilota Federakuntzak antolatu eta Ametsa Pilota Elkarteak  aurrera eraman duen   Gipuzkoako Gazte mailako xare txapelketaren  finala jokatuko da igandean, apirilak  28, 11:00etan, Irurako Ametsa trinketean.  Tolosako Beotibar 2  taldeko  Oier  Iturbek eta Aitor Aristik,  Irurako Ametsa 3  taldeko  Matxalen Mendizabalen  eta Gorka Huitziren aurka  jokatuko dute. 
Sari banaketarekin emango  zaio amaiera  aurtengo Txapelketari. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!