Xareko finalak Iruran, Korrikaren atariko

Erabiltzailearen aurpegia Ametsa Pilota Elkartea 2019ko apirilaren 10a

Ostiralean jokatuko dira  Ametsa trinketean,  Gaztetxo eta Gazte mailako  xareko finalak

Ametsa Pilota Elkarteak antolatuta, xareko teknifikazio  taldeetan dabiltzan  gaztetxo eta gazte mailako   pilotariek hartu dute parte bi torneoetan.   Ostiralean, apirilak 12, 18:30ean hasita, jokatuko dira finalak, Irurako Ametsa trinketean.

Gaztetxo mailan,   Ametsa 4ko,  Oierrek  eta  Xubanek,   Ametsa 2ko,  Aimarren  eta Nahiaren kontra jokatuko dute.

Gazte mailan, berriz, Ametsa 2ko,  Julenek eta Ikerrek,  Ametsa 3ko,  Matxalen eta Gorka  izango dituzte aurkari.

Sari banaketa eta mokadutxo batekin  emango  zaie amaiera  torneoei.  Ondoren, korrikaren  festa izango da Herriko plazan, eta,  goizaldera,  denok  "klika"   egitera,  euskararen alde.

 

Gora  xarea eta gora  euskara!!!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!