Gazte mailako txapelketan, Beotibar 2 taldeko, Oierrek eta Aitorrek, 30 eta 35 galdu zuten Ametsa 2 taldeko Julenen eta Ikerren kontra.
Bigarren finalerdian, Beotibar 1eko Gonzalok eta Markelek ere 30 eta 35 galdu zuten Ametsa 3ko Matxalenen eta Gorkaren aurka.
Gaztetxo mailako txapelketan, berriz, lehen finalerdian, Ametsa 4ko, Oierrek eta Xubanek, bi set eta huts (12-9/12-9) irabazi zieten Ametsa 1eko Eñaut eta Nora, anaia-arrebei.
Bigarren finalerdian, Ametsa 2ko Ekhik eta Aitorrek ere, bi set eta huts (5-12/8-12) galdu zuten Ametsa 3ko Aimarren eta Nahiaren kontra.
Ondorioz, datorren ostiralean, apirilak 12, Ametsa trinketean , 18:30ean hasita jokatuko dira finalak.
1. GAZTETXO MAILAKOA: Ametsa 4(Oier-Xuban) / Ametsa 3(Aimar-Nahia)
2. GAZTE MAILAKOA: Ametsa 2(Julen-Iker) /Ametsa 3(Matxalen-Gorka)