Aulkitik: Amaia Iraola

Erabiltzailearen aurpegia Amaia Iraola 2015ko api. 1a, 11:58

Azken laurdena. 22 segundo faltan eta 1 gora. Hutsartea. Mentalizatzeko eta arnas pixka bat hartzeko unea. «Neskak burua hotz, partidu honek gurea izan behar du"» Txalo zaparrada eta animoak kantxaratzean. Irabazteko ilusioaren eta gogoaren isla.

Minutuak orduak bihurtzen diren antzera, kasu honetan 22 segundoak, momentu horretan eserlekuan geundenontzat behintzat, luze egin ziren. Edozer gerta zitekeen denbora tarte motz eta aldi beran bukaezin horretan. Atletikok ez zuen asmatu eta guk, ordea, burua altxa eta egoerari aurre hartu genion. Tiro libre garrantzitsu batzuei esker, azkenean 42-38.

Baina ni argi eta garbi emaitzarekin geratu beharrean, aspaldi ikusi gabeko irribarreekin, aldageletan zegoen poztasun eta motibazioarekin eta bide onetik pixkanaka gure bidea egiten ari garen pentsamenduarekin geratzen naiz. Dena den, emaitzak ez dira zenbaki soil batzuk, gure lanaren erakusle ere badira. Beraz, gu gurera tipi tapa eta emaitza onak etortzen joango dira. ZORIONAK EKIPO!!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!