Aulkitik: Eroriz ikasten da oinez (Amaia Iraola)

Erabiltzailearen aurpegia Amaia Iraola 2014ko urriaren 22a

Gauzak espero ez diren moduan ateratzen direnean sarritan zaila izaten da egoera horri buelta ematea, baina ez dadila izan gure egoera bueltarik gabe geratzen den horietako bat.

Eroriz ikasten omen da oinez, eta gu pasa den asteburuko partiduan erori egin ginen. Zer ikasi eta zer hobetu asko geratzen zaigu aurretik, baina ez gaitezen bertan gelditu eta erakuts eta sinestaraz dezagun zertarako gai garen. Azken partidu honetako sentsazio txarrek balio dezatela hurrengo partiduan saskibaloian beste jarrera, ikuspegi eta gogo batekin jolasten dugula erakusteko, eta azken batean, geratu izan zaigun sentsazio gazi-gozo hau kanporatzeko.

Animo neskak!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!