Formula magikoaren bila

Erabiltzailearen aurpegia Amaia Goikoetxea Orbegozo 2013ko urr. 11a, 20:39

Hasi da Bertsolari Txapelketa Nagusia. Astea joan eta astea etorri bertsozaleek plazak leporaino beteko dituzte, beste behin ere bertsolaritzak jendea mugiarazteko duen gaitasuna agerian utziz.

Euskal kulturaren beste adar batzuen inguruko ekitaldiak antolatzen ibili izan garenok sarri inbidiaz begiratu izan diogu bertsolaritzari, zaleak erakartzeko duen gaitasunagatik. A euskal idazlearekin bere azken liburuaz hitz egiteko antolaturiko ekitaldia amaitu eta bertan bildutako bost lagunak -A idazlea, hiru entzuleak eta antola-tzailea- ondoko tabernara elkar kontsolatzera joan izan garenetan «oso interesgarria izan da, pena jende gutxi gerturatu izana», «euskal literatura lau katuren kontua da», «ez da erraza jendea etxetik ateraraztea» edota «zaila da asma-tzea» bezalakoak bota izan ditugu, eta tartean behin baino gehiagotan agertu da «bertsolaritzak asmatu du jendea mugiarazten» edo antzekoren bat. Gurean hamabost entzule bil-tzea etxera pozik eta zoriontsu joateko motibo den bitartean, Bertsolari Txapelketak 970 entzulerekin hasi zuen bere ibilia Amasa-Villabonan.

Zer da beraiek ondo eta guk gaizki egin duguna? Halakorik baldin badago, noski… Gaur egun ber-tsolariek eurek duten erakarpen indarra ere sekulakoa da; bertsotan ez ezik, musikan, kazetaritzan eta beste hamaika arlotan ere aurki ditzakegu -denean onak ote dira, bada? Makina bat sesio sortu du kontu horrek, baina ez gara orain saltsa horretan sartuko-.  

Garbi dago ezin dugula geure burua bertsolaritzarekin alderatzen hasi, horretara jarriz gero etsiak hartu eta etxean geratuko baikinateke ezer egin gabe. Baina inbidiaz begira-tzea -inbidia sanoz, noski- ekidin ezina gertatzen zait batzuetan.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!