Harmailetatik: Amagoia Tolosa

Erabiltzailearen aurpegia Amagoia Tolosa 2014ko aza. 26a, 11:35

Larunbat eguerdiko 15:00ak ziren beroketari ekin genionean. Giro bikaina genuen aurretik, eta jarrera baikorra nabari zen aldageletan. Partida garrantzitsu baten aurrean ginen eta epailearen txistuarekin bat hasi genuen lehia. 

Partida hasi zen, baina aldageletan erakutsi zen jarrera baikor eta gogotsua noraezean geratu zirela zirudien. Ez genuen tokia bilatzen eta baloiaren atzetik lasterka genbiltzan. Halako batean area ertzetik egindako jaurtiketa batek atezaina gainditu eta sare artean amaitu zuen. Bai, markagailuan atzetik ginen. Lehen zatiaren amaieran, kanpo erditik ateratako falta batek atezaina gainditu zuen. 0-2ko markagailuarekin burumakur joan ginen atsedenaldira.

Bigarren zatian, partida hasieran nabarmendu zen jarrera baikorra futbol zelaian islatzen hasi zen pixkanaka. Jokoak asko hobetu zuen eta gol aukera ugari sortarazten ari ginen. Jokaldi batean, aurkarien atzelarietako batek eskuarekin baloia area barnean ukitu eta epaileak penaltia adierazi zuen. Mar izan zen penalti erabakigarri hura jaurtitzera ausartu zena. Gehiago pentsatu gabe zirt edo zart baloia sare artera jaurti zuen.

1-2koa nabari zen markagailuan eta etsi barik jarraituz berdinketa etorri zen Mirariren eskutik, area ertzetik egindako jaurtiketa zoragarri baten ondoren. Taldekideen artean animoak nabari ziren, izan ere, oraindik partida asko geratzen baitzen aurretik. Handik gutxira, zorigaiztoko jokaldi baten ostean aurkarien hirugarren gola iritsi zen.

Golpe izugarria izan zen taldearentzat baina hala eta guztiz ere ez genion utzi lehiatzeari. Aukerak iristen ari ziren, baina golak eskuetatik ihes egin, eta 2-3ko markagailuarekin amaitu zen partida.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!