MUGA jardunaldiak: Euskal Herriko emakumearen eraikuntza

Datorren larunbatean, martxoak 15, burutuko da Mila Urte Gipuzkoak eta Altzok (MUGA) ekimenaren baitan antolatutako jardunaldietako hirugarren ekitaldia.  Euskal Herriko emakumearen eraikuntza izenburupean, lurralde honetako emakumeen historia apur bat gehiago ezagutzeko eta etorkizunaz hausnartzeko ahalegina izango da oraingoa. Agurtzane Paz Moro, Cira Crespo Cabillo eta Lorea Agirre Dorronsoro adituek lagunduko digute horretan.

Batzarremuño aretoan izango da ekitaldia aurreko bietan bezala.  Jorratuko den gaiari buruzko zenbait gertakizun historiko ezagutzeko bi hitzaldi eskainiko  dira lehenik eta, gero, etorkizunari buruzko mahaingurua izango dugu. Hona egitaraua:

10:00etan, Erdiaroko emakumeak. Estereotipoak baztertzen; lan munduaren garrantzia hitzaldia eskainiko digu Agurtzane Paz Moro (Donostia, 1984) historialariak. Historian Doktorea  da bera, eta Nafarroako Unibertsitateko (NUP) Gizarte Zientzietako  irakaslea.

11:00etan, Euskal Herriko Emakumearen eraikuntza historian: irakurketa dekolonial bat  gaia jorratuko du Cira Crespo Cabillok (Bartzelona, 1980). Historian Doktorea da historialari eta idazle hau ere.

Bi hitzaldien ondoren, bertaratutakoek izango dute beren galderak egiteko edo gogoetak partekatzeko tartea. Gero, atsedenaldi labur bat egin eta, 12:30ak aldera, etorkizunaz hausnartzeko mahaingurua izango dugu. Gaia: Emakumearen iruditeria zimenduetatik eraberritzea. Bi hizlariek, Agurtzanek eta Cirak, eta Jakin taldeko zuzendari Lorea Agirre Dorronsorok (Beasain, 1968) osatuko dute mahaia. Azken honek gidatuko du solasaldia.

Jardunaldi irekiak dira eta gonbidatuak zaudetete jakintzara eta hausnarketara guregana bildu nahi duzuen guztiak; ez dago aurrez izena eman beharrik, eta ongietorriak izango zarete bertaratzen zaretenak. Zatozte eta begira diezaiogun joandako milakoari, eta hausnartu datozen milak eraikitzen jarraitzeko.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!