Olentzerotan Jakin-minez, hogeitazazpigarrenez

Erabiltzailearen aurpegia Altzoko Kultura Batzordea 2023ko abenduaren 4a

Pasa den urtean egindako azoka.

Abenduaren 10ean emango zaio hasiera XXVII. Olentzerotan Jakin-minez ekitaldiari, Altzon. Ekitaldiaren izenari darion bezala, duela 27 urte eman zitzaion hasiera negu bezperako ekimen honi.  Jakintzak partekatzeko eta gogoeta sustatzeko guneak sortzea eta gozamenerako tarteak eskaintzea izan da ekimenaren helburua ekitaldiz ekitaldi orain artekoetan, eta hala da aurten ere.

Orain arteko beste guztietan bezala, Altzoko Udalaren baitan eratutako Kultura Batzordeak moldatu du egitaraua eta, ohi bezala, askotariko eskaintza osatzen ahalegindu da: 

  • Abenduak 10, igandea
    • Azoka eguna. Azoka 10:00etatik 14:00etara plazan. Euria eginez gero frontoian. 

  • Abenduak 11, astelehena
    • Solasaldia. Zaintza ereduak: Usurbil eta Hernaniko esperientziak solasaldia, Agurtzane Solabarrieta eta Jabier Lertxundi, Usurbil eta Hernaniko alkateekin, 19:00etan, Batzarremuñon.

  • Abenduak 12, asteartea
    • Tailerra. San Blas erroskilak egiteko tailerra Gurutze Gaztañagaren eskutik, 17:30etik aurrera, Elordi elkartean. Parte hartu nahi duenak izena eman behar du udaletxean, bertara joanda edo 943 65 24 13 telefono zenbakira deituta.

  • Abenduak 13, asteazkena
    • Dokumentala eta solasaldia. Apaiz kartzela dokumentalaren emanaldi eta solasaldia Xabier Amurizarekin, 19:00etatik aurrera, Batzarremuñon. 

  • Abenduak 14, osteguna
    • Solasaldia. Netflixek Joxe Azurmendi irakurri zuenekoa solasaldia. Europa bezain zaharra liburua izango du hizketagai Haritz Azurmendi Arruek, 19:00etatik aurrera, Batzarremuñon. 

  • Abenduak 15, ostirala
    • Kantaldia. Verde Prato (Ana Arsuaga) 19:00etan Batzarremuñon. Sarrerak 5 euroren truke eskuratu daitezke udaletxean edo Ostatuan.

  • Abenduak 16, larunbata
    • Ipuin kontaketa. Kontalari2 ipuin kontaketa 17:30ean, Batzarremuñon.
    • Talo jatea. Ume eta gaztetxoak 20:00etan, eta gazteak zein helduak 21:00etan, Elordi elkartean. Otordua: taloa, hirugiharra, txorizoa, txokolatea eta gaztainak. Ume eta gaztetxoek 8 euro ordaindu beharko dituzte, ikasle gazteek 14 euro eta helduek 22 euro.

  • Abenduak 21, osteguna
    • Musika emanaldia. Loatzo musika eskolako musikarien emanaldia 19:00etan Batzarremuñon.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!