Imazen Pagopean: argazki eta bideo emanaldia

Erabiltzailearen aurpegia Altzoko Kultura Batzordea 2023ko azaroaren 28a

Hilabete pasatsu dela "Imazen Pagopean" antzerki herrikoi ibiltaria egin genuen Altzon. Antton Iztuetak emanaldi bat prestatu du egun hartan berak grabatutako bideoekin eta Patxi Renobalesek eta Haritz Olanok ateratako argazkiekin. Batzarremuino aretoan izango da, ostiralean, abenduaren 1ean, 19:00etan.Gonbidatua dago bertaratu nahi duen guztia.

Une politak bizitu genituen urriaren 22an Imaz Bertsolaria bertsolari altzotarrari eskainitako "Imazen Pagopean" antzezlana burutu bitartean: bertsolariaren bizitzako pasarte antzeztuak, soinu-joleak eta dantzariak, ibilbideko ikusgarriak, ... Gorderik daude, iltzatuta, horietako pasarte batzuk batzuon buruetan. Bada ez bada, ordea, ziurtasun handiagoz jaso dituzte  Haritz Olanok, Patxi Renobalesek eta Antton Iztuetak, argazki geldietan haiek eta bideo ikus-entzungarrietan azken honek, guztion gogoangarri. Horretaz gozatzeko aukera emango du Anttonek prestatutako lanak. 

Emanaldiaren ondoren , Elordi Elkartean afalduko dute antzezlanean parte hartu dutenek, amaiera emanez horrela "Imaz Bertsolaria Eskolak 25 Urte" egitarauan barneko ekimen eder honi.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!