Bakean dagoena bakean utzi eta Luze edo Motz emankizun arrakastatsuen haritik, ZtandaP ikuskizun honetan ere, Idoia Torregaraik eta Mirari Martiarenak, generoa hartzen dute umoregai, eta eguneroko gaiak lehertzen saiatzen dira betaurreko moreak jantzita. Orgasmo arrakala, maitasun erromantikoa, señorak, elkarbizitza ... izango dituzte hizpide horretarako, besterik beste. Kritika eginez, deseraikiz, barre eginez eta egin araziz eztandarazi, lehertu, nahi dituzte bazterrak.