EUSKARALDIA ALTZON

Antolatuko al dugu EUSKARALDIA Altzon? Galdera honi erantzutera deituak daude altzotar guztiak datorren asteazkenerako, martxoak 28, 19:00etan, Udaletxeko areto anitzera.

Euskararen erabilera indartzeko, azaroaren 23tik abenduaren 3ra luzatuko den hamaika eguneko ariketa proposatu da 2018rako: Euskaraldia. Euskal Herri mailan euskaraz dakiten edo eta gutxienez ulertzen duen guztiei ariketa praktiko bat proposatu zaie: ahoan bizi izatea dakitenei eta belarria prest izatea ulertzen dutenei.

Altzotar gehienek euskara dugu harremanetarako hizkuntza, Baina erabil genezakeen guztietan erabiltzen al dugu? Edo kosta egiten bazait eta zailtasunak baditut hitz egiteko, hartzen al dut besteei entzuteko behar den adina pazientzia? Edo, jakinda, entzun nahi didanari beharrezko patxadaz hitz egiteko aldarterik izaten al dut? Horrelako galderei, eta beste askori, erantzuten hastea proposatuko dugu, egunerokoan zer aldaturik badugun ikus dezagun.

Horri buruz hitz egitera gonbidatu nahi zaituztegu altzotarrak Altzoko Udala eta Galtzaundiko kideek, Nahi duen guztia gonbidatuta dago datorren asteazkenean, martxoak 28,  19:00etan, Udal Etxean egingo den bilerara. Han biltzen garenon artean erabakiko dugu Altzok Euskaraldian parte hartuko duen eta, hala bada, egitasmoa martxan jartzeko erabakiak hartzen hasiko gara. AHAL DEZUTEN GUZTIAK, ETORRI!



Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!