Erabaki dira XXI.Frontoi Zaharreko finalak

Gaur jokatutako partidarekin erabakita geratuko dira Altzoko XXI.Frontoi Zaharreko finalak. San Inazio jaietan, abuztuaren 1ean, arratsaldean jokatuko dira.

Joan den larunbatean jokatu gabe geratu zen finalaurreko bakarra, nagusien mailakoa,  jokatu da gaur arratsaldean: partida ezin estuagoan, Beñat Amiano eta Unai Mujikak 22-21 irabazi diete Xabier Murua eta Mikel Artolari; ordubete aritu eta gero, Xabierrek ezker marratik hara botatako pilotak erabaki du.

Iker eta Ander Zubeldia anaiak izango dituzte aurkari finalean gaurko irabazleek, 22-17 irabazi baitzieten joan den larunbatean Ander Azurtza eta Enaitz Aizpitarteri.

Gaztetxoen mailan, Saioa Goitia-Haritz Esteban eta Ane Ugartemendia-Andoni Iturriotz izango dira aurrez aurre finalean. 18-7 irabazi zieten lehenek Jokin Olano-Mikel iturriotzi, eta 18-9 bogarrenek Mikel Olano-Markel Lizarribarri.

Txiki-txikietan, berriz, Ibai Goitia-Martin Elola eta Gailur Elduaien-Harkaitz Muruak jokatuko dute finala. Lehenek, 16-7 iranazi zieten Unax Artetxe-Lander Isastiri eta, bigarrenek, 16-6 Ainhoa Ugartemendia-Eñaut Elduaieni.

Beti bezala, festa bikaina jarri dute gure pilotariek uztaileko ia arratsalde guztietan. Bete-betean asmatu genuen herrikoon arteko pilota joko hau martxan jarri genuenean. Bai, alajaina!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!