Hasi da Frontoi Zaharreko XXI. Txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Altzoko Kultura Batzordea 2017ko uztailaren 5a

Joan den ostiralean eman zitzaion hasiera Altzoko Frontoi Zaharreko XXI. Txapelketari. Hogeitabatgarrenez jokatuko da aurten, etenik gabe. Jai Batzordeak antolatzen du eta, herriko jaiei sarbidea eginez, festa polita izango dugu ia egunero elizatzeko frontoian.

Aurtengo ekitaldiaren hirugarren saioa burutu da gaur. Pilota goxoekin jokatzen da txapelketa herrikoi hau, hiru mailetan banatuta, adinaren arabera. Altzotarrek har dezakete parte eta aurten, guztira, 42 pilotarik eman dute izena, 6 neska eta 38 mutilek: txikienetan 10ek; gaztetxoetan 14k; eta 14 urtez goikoetan 18k.

Eguraldia lagun, uztailaren 22an jokatuko dira finalerdiak, eta abuztuaren 1ean finalak, herriko jaietan. Bitartean, ia arratsaldero, pilotak horma zaharra jotzean ateratako soinuek, pilotarien esku zartada doinuek eta ikusleen txalo eta ujuek jarriko dute jai giroa herriko plazan.

Jai Batzordeko kide Mattin Rezola eta Aitor Murua dira aurten ere txapelketa polit hau antolatzeko ardura hartu dutenak.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!