Duela gutxi egin zuten jendaurreko lehen saioa Tolosan eta, orain, Altzoko paraje politetako batean, Geizan, egingo dute hurrengoa. Biolina, gitarra, mandolina, pianoa eta ahots soinuak eta doinuak, haritz artean. Bako¡tzak bere eserleku, ogitarteko eta edaria eramatea eta, haize hotzik tokatuz gero, bada ez bada, manta hartzea gomendatu dute.