Abesbatzak Altzon, larunbatean: KANTIK

Erabiltzailearen aurpegia Altzoko Kultura Batzordea 2017ko maiatzaren 18a

Abesbatza zalea denak, ahots uztarketa konplexu eta jasoen zalea denak, kantuzalea denak edo, besterik gabe, ordubete gozo eta atsegina igaro nahi duenak, aukera ederra du larunbatean, 20:00etan Altzoko elizan. Tolosako Hodeiertz abesbatza eta Valladolideko Alterum Cor izango dira bertan.

Kantik I. Ahots Musika Ziklokoaren barnean kokatzen da ekitaldi hau. Enrique Azurza tolosarrak zuzenduko du bertako Hodeiertz Abesbatza eta Valentin Benavïdesek Alterum Cor abesbatza, Valladolidetik etorria. Goiburuan azaldu bezala, 20:00etan hasiko da emankizuna Altzoko elizan, eta ordubete pasatsu iraungo du. 

Bi ekitaldi eskainiko dituzte abesbatza hauek elkarrekin ziklo honetan, bat Donostian eta bestea non, eta Altzon. Zortekoak gu. Hodeirtz abesbatzak antolatu du Altzoko koruko kideek lagunduta.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!