Bertso aireak Zaraten

Erabiltzailearen aurpegia Altzoko Kultura Batzordea 2016ko irailaren 15a

Azken Muga euskal kultur ekitaldi ugaria bertso aire eta hitz zirimolan ardaztuko da igande honetan. Bertso Eguna antolatu da igandean, eguerditik hasi eta arratsera: Egaña, Lizaso, Peñagarikano, Soto, Zubeldia, Gorostartzu, Mendi ... Bikaina saioa! Inguruko herriak ari gara antolaketan. Altzotarroi egokitu zaigu otordua jartzea.

Arte erakusketak, kantu eta musika ektaldiak, kirol topaketak ... aberats dijoa Zarate gaineko Azkenmuga ekitaldi berria, bere lehen edizioan. Eguraldia lagun, asteburu honetan bertso aire eta hitzek hartuko dute Zarate gaina. Eguardian festa giroa izango dugu bertso eta trikitixa soinu. Bazkaria izango da gero; altzotarrok hartu dugu berau prestatzeko ardura eta ez dugu gosez bidaliko bertara hurbiltzen dena. Bazkari txartelak eskuragarri daude 15 eurotan herri hauetan: Abaltzisketa (Larraitz Gain), Alegi (Iskina), Altzo (Udaletxea), Amezketa (Ametza), Bedaio (taberna), Betelu (taberna), Lizartza (Joxemari) eta Tolosan (Turismo Bulegoa)

Arratsaldean izango da bertso-jaialdia, eta ez nolanahikoa gainera: Andoni Egaña, Sebastian Lizaso, Angel Mari Peñagarikano, Julio Soto, Unai Mendizabal "Mendi", Iñigo Gorostartzu eta IKer Zubeldia izango dira bertan Mikel Artola gai-jartzaile dutela.

Eguraldiak laguntzen ez badu, Altzoko frontoira joango gara soinu, bazkari eta bertsoekin. Festa ziurtatua dago!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!