San Inazio Jaiak 2016

Kito aurtengo festak!

Joan dira 2016ko Altzo jaiak. Fan&Go taldeak jo zituen azken-aurreko notak astearteko ordu-txikietan azken egun bete-betea errematatzeko. Hauen aurretik, Artea eta Allur dantza-taldeen ikuskizun bikainaz gozatu genuen; honen aurretik ia herri osoa enegarrenez elkartu ginen afaltzera; aurretik pilota zartada berrik jo dituzte frontoi zaharrean Elordiko enbido hotsak entzunez; eta herriko haurren jolas irriak eta gurasoen solasak entzun ditugu goiz partean. Dena festa, bizia eta giro ona.

Horrelaxe joan dira jaiak: jan, edan, dantza egin edo dantzan ikusi, aizkora edo pilota jokoetako ahaleginak bizi, bertso eta kantu, doinu zahar eta berriak kantatu eta dantzatu. Dantzan eman genien hasiera festei eta dantzan bukatu. Errimak Oinetan ibili dituzte artista batzuk, eta Ahotan beste batzuk; ikusi eta entzun ditugunak gozatu egin dugu eta, gero, ordu txikitan, izan da berdintzen saiatu den ausartarik dantza eta bertso. Ardoa, sagardoa, txakolina ... ura ez den guztia daztatu dugu, plaza bete jende elkartuta noiznahi.

Lana lana da, eta batzu-batzuk gozamen betean ibiltzeko galtzabetelan hartu behar beste batzuek. Izango ziren kopeta zimur eta purrustadak, ardura eta lana ardura eta lana baita. Baina herriko gazte arduratsu bolada datorrela ikusteak poza ematen du; gazte eta ez hain gazte eskuz esku aritzea zenbat jende prestatu den ikusteak ere bai. Ikaragarria, bejondaile guztiei! Herriko festak, kitto! Leher egin dugu, baina ez gara itto. Hurrengo urtera arte!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!