Hasi da XX. Frontoi Zaharreko Txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Altzoko Kultura Batzordea 2016ko ekainaren 28a

Atzo, ekainak 27 hasi zen Altzoko frontoi zaharreko pilota txapelketa herrikoia. Hogeigarren edizioa da aurtengoa eta, hiru mailatan banatuta, berrogei altzotar ariko dira jolas eta joko. Finalak herriko jaietan jokatuko dira.

Txikienak eman zioten hasiera txapelketari. Berrogei pilotari altzotarrek, 35 mutil eta 5 neskak, eman dute izena eskuz pilota goxoekin jokatzen den txapelketa honetan; hiru maila bereizi dira ohi bezala: txikiak (12 pilotari), gaztetxoak (12 pilotari) eta gazteak (16 pilotari). Unax Gorostiaga-Ibai Goitia eta Markel Lizarribar-Unax Artetxe bikoteek izan zuten lehen partida jokatzeko ohorea. Hemendik aurrera, elizako horma zaharrak, bere koskek eta pilotarien taxuek emango dute epaia. Herriko festen atari, pilota festa izango dugu uztailean zehar herrian.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!