Herriartekoan lehen aldiz parte hartzearen gozoari, partidarik irabazi ezinaren gazia erantsi zitzaion igandean. Maila guztietan gailendu zitzaizkigun donostiarrak eta arantza horrekin herriratu ginen.
Kadete mailan Gabirondo-Salaberriak 22-7 irabazi zien Joanes eta Pello OLanok osatutako bikoari. Tanto alde handiarekin irabazi zuten donostiarrek, baina oso ondo jokatu behar izan zuten horretarako. Partida txukuna egin zuten Joanes eta Pellok. Gabirondo nabarmendu zen.
Jubenil mailako partida oso borrokatua izan zein, baina hau ere galtzea egokitu zitzaigun: 22 eta 17. Zubeldia eta Aizpitarte altzotarrek Matxain-Bikuina bikoa izan zuen aurrrez aurre: atzelari indartsua eta aurrelari abila. Partida luzea eta gogorra izan zen. Galdu egin genuen baina partida hau irabaztea badugula erakutsita.
Handietan, Urmeneta-Arangurenek bikote handiegia osatu zuten gureentzat; 22 eta 2 irabazi ziguten, erraz. Pilotari on-onak dira biak eta ez zuten barkatu. Eskertu beharra daukagu Erauskin eta Mujikari bere ahalegina.
Datorren igandean jokatuko dira Altzon bueltako partidak, 11:00etan, Altzo Muinoko frontoian. Egiari zor, galdutzat eman beharra daukagu kanporaketa, baina partidak ez. Aupa mutilak!