Altzoko erakusketak azken egunak

Erabiltzailearen aurpegia Altzoko Kultura Batzordea 2015eko abenduaren 31

Urte berriko bigarren eta hirugarren eguna izango dira Altzoko tresna eta lanabes zaharren erakusketa ikusteko azken egunak.

Olentzero Jakinminez ekitaldien baitan, abenduaren 16an zabaldu genuen herritarrek utzitako lanabes eta bestelako tresna zaharrez osatutako erakusketa. Ordutik, zortzi egunetan egon da zabalik. Asteburu honetan izango da azken aukera. Hona zabalik egongo den egun eta orduak:

Urtarrilaren 2an, 16:00etatik 20:00etara

Urtarrilaren 3an, 10:30etaik 14:00tara eta 16:00etatik 20:00etara

Gonbidatuta zaudete gustoa duzuen guztiok. Bitartean, ondo amaitu urte zaharra eta hobeto hasi berria!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!