Jakin-min handiz bertaratu zen jendea bi aditu hauen proposamenak entzutea. Manu Olanoren aurkezpenaren ondotik hainbat argibide eman zituzten eta entzuleen galderei erantzun gero. Bertaratu ziren batzuk egun ordaintzen dituzten faktura edo ordainagiriak ekarri zituzten eta ariketa praktikoak ere egin ahal izan zituzten hartara.