Altzoko erakusketa, inauguratuta

Erabiltzailearen aurpegia Altzoko Kultura Batzordea 2015eko abenduaren 16a

altzoko erakusketa 2015 5 1450271991894
altzoko erakusketa 2015 7 1450271993164
altzoko erakusketa 2015 2 1450271990068
altzoko erakusketa 2015 3 1450271990664
altzoko erakusketa 2015 6 1450271992499
altzoko erakusketa 2015 8 1450271993987
altzoko erakusketa 2015 9 1450271994633
altzoko erakusketa 2015 1 1450271989396
altzoko erakusketa 2015 4 1450271991274

Iragarri bezala atzo inauguratu genuen Altzon, gela, ganbara eta upategietan jasota genituen gauza zaharren erakusketa. Herritar askoren eskuzabaltasunari esker, Altzoko Batzarremuinoko beheko solairuan gure iraganaren museo etnologiko partikularra daukagu ikusgarri.

Neurri zaharren erakusketa izan nahi zuena, garai bateko etxe barru eta kanpoko lanetarako lanabesen erakusketa bihurtu zaigu. Herritar askok miatu ditu bere etxeko bazterrak eta erakusgarri jartzeko ekarri dituzte lakariak, gaitzeruak, anega-erdiak, kanak, kordelak, pisu erromatarrak... neurri zaharrak. Baina baita sukaldeko, logelako, ukuiluko, egurra lantzeko eta beste lanabesak ere. Argazkiak, eskritura zahar eta bestelakoak ere bai.

Polita eta hunkigarria izan zen zabaltze ekitaldia. Aretoa herritarrez - haur, gazte eta zahar- bete bete eginda, han ibili ginen txokorik txoko -sukaldetik ukuilura, ukuilutik sorora ...-  erakusgarri jarritako gauza guztien izen eta horien inguruko istoriotxoak entzunez Bodaberriko Joxeri, Tokialaiko Joxemari eta Juanitari, Artzaungo Josepari, Garmendianeko Joxemanuel eta Lurdesi, Arretxeko Maria Pilarri, Berakoetxeko Joxepa eta Garbiñeri, ... Eta guztia dotore antolatuta, ikusgarri!

Ikusi nahi duzuen guztiak gonbidatuak zaudete Batzarremuinora. Hona irekita egongo den egun-orduen zerrenda:

Abenduaren 16, 17, 18 eta 19an, 18:00etatik 20:00etara

Abenduaren 20an, 10:30etaik 14:00tara eta 16:00etatik 20:00etara

Abenduaren 26an, 16:00etatik 20:00etara

Abenduaren 27an, 10:30etaik 14:00tara eta 16:00etatik 20:00etara

Urtarrilaren 2an, 16:00etatik 20:00etara

Urtarrilaren 3an, 10:30etaik 14:00tara eta 16:00etatik 20:00etara

Etorkizunean dugu mira, baina ezin eman bizkarra iraganari, hau da gure patua:

Tresna isila, joanaren ezkila,

beti higandik ihes, beti hire bila...

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!