Aitor Gonzalez garaile Altzoko Igoeran

Erabiltzailearen aurpegia Altzoko Kultura Batzordea 2015eko uztailaren 31

Aitor Gonzalezek irabazi du Altzoko XXIV. Erlojuaren Aurkako Igoera, 8¨14"ko denborarekin. Oso lan ona egin du Jon Madariaga altzotarrak.

 

Ampoko txirrindularia izan da azkarrena Altzoko Erlojuaren Aurkako igoeraren 24. edizioan. 8 minutu eta 14 segundu behar izan ditu bost kilometro eta erdi eskaseko ibilbidea egiteko. Bere atzetik izan dira, hurrenez hurren, Oscar Gonazlez (Euskadi Fundazioa) 8 minutu eta 17 segundurekin, eta Diego Tirilonte (Insport); azken hau, Espainiako txapelduna da espezialitate honetan, baina hirugarren postuareki konformatu behar izan du Altzon bigarrenak baino 13 zentesima gehiago behar izan dituelako. Jon Madariaga altzotarra (Ampo) bederatzigarren postuan sailkatu da oso denbora ona eginda: 8 minutu eta 28 segundu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!