Altzoko Jaiak 2015

Badatoz Altzoko Jaiak

Erabiltzailearen aurpegia Altzoko Kultura Batzordea 2015eko uztailaren 22a

Larunbat honetan, uztailak 25, 2015eko Altzoko jaien girotze ekitaldiak izango ditugu herrian. Urte hasieratik jai-batzorde gaztea eta udala elkarlanean aritu dira herritarrek eta bertaratu nahi dutenen gustuko izango den egitaraua prestatzen. Bejondeiela!

San Inazio bezperan emango bazaie ere hasiera jaiei, Jai Batzordeak, girotze arratsalde-gaua antolatzeko asmoa hartu zuen orain urte gutxi, eta gustura hartu dugu altzotarrok. Aurten oso egitarau betea eta polita jarri digute gainera, jende askok parte hartzeko aukera ematen duena:

15:30etan, Mus txapelketa Elordi Elkartean. Muszaleen arratsaldea. Altzotarra izan behar du bikoteko batek gutxienez.

17:00etan: XIX. Frontoi Zaharreko Pilota Txapelketako finalaurrekoak. Ekainetik hona sailkatzeko hainbat partida jokatu eta gero, finalera nor erabakitzekoak jokatuko dira:

Txikienetan, lehen partida, Mikel Olano-Mauro-Bach eta Ainhoa Ugartemendia-Arkaitz Muruaren artekoa izango da; bigarrena, Mikel Iturriotz-Markel Lizarribar eta Ane Ugartemendia-Eneko Muruaren artekoa.

Gaztetxoetan, lehen partida, Ander Murua-Ekain Esteban eta Andoni Iturriotz-Haritz Estebanen artekoa izango da; bigarrena, Peru Azurtza-Iker Zubeldia eta Uxue Olano-Xabat Artolaren artekoa.

Helduetan, Joanes Olano-Mikel Artola eta Mikel Murua-Mikel Goitiak jokatuko dute lehena, eta bigarrenean Pello Olano-Iñaki Olano eta Jon Irizar-Unai Mujika ariko dira nor baino nor.

Ondoren: Zahagi ardoa: jai batzordeak ardoa jarriko du eta bere otordua ematen duten guztiek gozatu ahal izango dute afari herrikoi honetaz.

22:30etan, Alurr dantza taldearen ekitaldia: saio ikusgarria egiten dute herriko eta inguruko dantzarien parte-hartzearekin. Merezi du Alurren trebatutako gure dantzariek emandako ikuskizunaz gozatzea. Etorri!

ONDO PASA!

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!